Santiagoko Nekazaritza Azokan, Slow Food Arabak antolatutako jarduera guzti-guztiek oso harrera ona izan zuten unibertsitateko campusera hurbildu zirenen artean. Maite Gonzalezek gidatutako Haurrentzako Tailerretik zerealen inguruko topaketetara. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren guztiei eta, bereziki, parte hartu zuten hizlariei eta erakundeei. Álvaro Yuguero (Hurban Hydroponics), Ramón Roa (Tierra, Papel, Tijera – Bionekazaritza), Joseba Ibargurengoitia (Hazien Sarea), Roberto Ruiz de Arkaute (Neiker), Nacho Beltrán de Heredia (Mendialdeko Ogia), Idoia Pérez García (Basotik Valpuesta), Javier Villanueva (Mamia-Artepan), Txomin Onandia (Garagart) eta Gontzal Mugaburu (homebrewer). Abuztuan zehar, “La Ruta Slow” saioan, Santiagoko Nekazaritza Azokan eskainitako jarduera guztiak emango dira.
Azkenik, eta beti bezala, eskerrak eman nahi dizkiegu Slow Food Arabako bazkideei, jardunaldiaren garapen onean hasieratik amaierara bitartean lagundu baitzuten. Eskerrik asko bihotz bihotzez!





