BurgeLUR: Herriari eusten dioten denda eta taberna

Pasa den apirilean, Burgeluk (Araba) “Herriari eusten dioten denda eta taberna” jardunaldiak egin zituen, burgeLUR, zirkuitu laburrari eta bertako produktuari lotutako udal denda, inauguratzeko. Topaketak herritarrak, ekoizleak, merkataritza eta ostalaritzako arduradunak, teknikariak eta administrazioak bildu zituen, helburu argi batekin: merkataritza eta landa-ostalaritza funtsezko zerbitzu jasangarri bihurtzea, beste udalerri batzuentzat erreplika daitezkeen tresnekin. KRONIKA (Eduardo Urarte)

XVI. Araba Campuseko Azoka Agroekologikoa

Beste urte batez, Slow Food Araba Arabako EHU campuseko Nekazaritza Ekologikoaren Azoka (UNI AZOKA) antolatzen egon zen. Programa Letren Fakultateko atzeko sarrerako portikoetan garatu zen. XVI. edizio hau unibertsitateko komunitateak berak campuseko fakultate guztietako irakasle, ikasle eta langileekin izandako inplikazioari esker Slow Food Araba, Zentzuz, Bionekazaritza, Ekolurra-ENEEK, Hazien Sarea, EHKOlektiboa, Basaldea, En sintropia, Ugala, Eguzki…

Kontsumo kontziente jardunaldiak Judimendi – Arana auzoan / Eguzkialde Osasun Sarean

Kontsumo kontzienteari buruzko jardunaldi interesgarriak diseinatu zituzten Judimendi – Arana gizarte-etxeek Olagibel Osasun Zentroko erizainekin, guztiak ere Eguzkialde Osasun Sarean integratuta, duela 8 urtetik Gasteizko ekialdeko auzoetako osasun komunitarioaren aldeko apustua bultzatzen duten beste kolektibo batzuekin (Slow food Araba, besteak beste); Judimendi, Arana, Los Herrán, Santa Lucía eta Desamparadas. KRONIKA (Eduardo Urarte)

“Ediren -Juan Luis Zunzunegi Martxa Herrikoa”

Slow Food Araba “Ediren” – Juan Luis Zunzunegi Martxa Herrikoian izan zen beste urte batez, “jarduera fisikoa eta elikadura osasungarria gure osasunerako ezinbesteko formula gisa sustatzea helburu duen ekitaldian”, Eduardo Urartek gogorarazi digunez. Judimendiko parkearen eta Salburuakoaren arteko 6 kilometroko herri-martxa izan zen proposamena. Beste arrazoi bat Juan Luis Zunzunegui kirol medikuari merezitako omenaldia egiteko.…