
Laudioko Casinoak 50 pertsona hartuko ditu igandean “Slow Food Araba”-ko Gustu Laborategi batean, Aiaraldeko eskualdeko 20 produktu ingururekin. Eztia, gazta, txakolina, ogia, gildak, txistorrak, odolkiak, shiitake-ak… Aitor Buendía kazetariak (“La Ruta Slow”) koordinatuko du topaketa, eta Arabako eskualde honetako gure elikagai-ondarearen onena biltzen duen gaualdi paregabea zuzenduko du.
Ekitaldia 12:00etan hasiko da (izen-emateak ia agortuta daude eta www.aiaraldea.org webgunean lor daitezke) eta produktuak eta ekoizten eta egiten dituzten pertsonak ezagutu eta dastatzeko aukera emango du. Igande honetako Laudioko Kasinoko Gustu Laborategian produktuak eta pertsonak ikusgai jarri eta dastaraziko dituzte.
- “Izoria” Eztia eta Otzara-Gazta – Leire Ibarrola.
- “Tologorri” Marmeladak (Urduña) – Marijo Garmendia.
- “Lureder” Zukuak (Amurrio) – Zuriñe Gotxi eta Alberto Campo.
- “Iza Okindegia” Ogia (Laudio) – Aida Fuentes.
- “Belardi” Haragi-Bolak “Bedarbide” (Orduña).
- “Delika2” Shiitake Bizkaitarra (Delika) – Txema Pérez de Arriba.
- “Albizabal” Gildak (Amurrio) – Julene Abal.
- “Burutxaga” Odolosteak eta Txistorra (Amurrio) – Dulce eta Ainhoa Burutxaga
- “Oilobide” Arrautzak (Orduña) – Ainhoa Alava.
- “Beldui” Txakoli beltza (Laudio) – Rosa Segurola.
- “Garate” Txakoli gaztea (Laudio) – Egoitz Zubiaur.
- “Txikubin” Txakoli “Brut Nature” gorrixia (Murga) – Paz Verástegui.
- “Aguiñiga” Idiazabal Gazta – José Ramón Martínez.
- “Soloitza” Yogurra eta Urdin Gazta (Respaldiza) – Ziortza López eta Enrique Urruela.
- “Acha Destilerías” Whisky “Haran Single Malt finished in Cider cask” 12 urte (Amurrio) – Chris Gómez.






