Enrique Arberas Mendibil biologoaren “El lobo en Euskadi” liburuaren aurkezpena egingo da Gasteizko Salburua Gizarte Etxeko ekitaldi-aretoan, ekainaren 16an. Aurkezpena 19:00etan izango da eta jendearentzat zabalik egongo da lekua bete arte. Ekitaldia Slow Food Arabak antolatu du eta Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren laguntza izan du.
Joan den mendeko 90eko hamarkadatik, otsoa Euskadira itzuli eta hamarkada batera, lan eta azterlan ugari egin dira kanido handi horren inguruan, baina inor ez zen ausartu espezie horrekin gertatu denaz idaztera itzuli zenetik. Liburu honek otsoaren kontserbazio-egoera ezagutzeko aukera emango digu (Euskadiko otsoari buruz ikertutakoaren edo argitaratutakoaren zati handi bat ezagutaraziz – taldeen bilakaera, osasun-egoera, legala, azterketa
genetikoak, gizarte-gatazkak, abereei eragindako kalteak, prebentzio-neurriak, gure otsoen historiak… –), bai eta ardi latxaren artzaintzaren eboluzio estentsibora hurbiltzeko aukera ere. Eta bide batez, harrapari handiak euskal lurraldera itzuli zenetik ardi latxaren artzaintza tradizionalean duen eragina.
Odile Rodríguez de la Fuenteren liburuaren aurkezpena

