Gasteizko Nekazal Azoka Gardena

(UAGA) Gasteizko Nekazal Azoka Gardenaren edizio berri bat antolatu du larunbatean, irailak 12. Kilometro zero sukaldaritza eta tokiko kontsumoa zabaltzeko jardunaldia izango da. 11:30etan abiatuko da Urrezko Zeledonen plazan (Postetxearen aurrean). Gainera, UAGA Slow Food Araba elkartearekin elkarlanean ari da oraingo honetan, showcooking eta pintxo dastaketa bat eskaintzeko zentroan bertan. INFO GEHIAGO