Urtero bezala, Slow Food Araba UAGAk (Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Elkartea) antolatutako Nekazaritzako Azoka Gardenean izango da larunbatean, irailak 13, Urrezko Zeledonen plazan (Posta kaleko posta-gunean). Azokaren ordutegia 10:30etik 14:00etara izango da. Nekazaritzako merkatu gardenak tokiko produktuen kontsumoa sustatzea eta sasoiko produktuak baloratzea du helburu.
Slow Food elkarteak, karpa informatiboaz gain, pintxo gozo bat eskainiko du bertako produktuekin, eta txikiekin tailer bat koordinatuko du, “Tierra-Papel-Tijera” elkarteko, “Bionekazaritza” elkarteko, barazki mokadu aberatsak egiteko.
Gainerakoan, Arabako nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietako produktu zuzenak salduko dira (sasoiko barazkiak, patata, lekaleak, gaztak, eztia, ardoa, txakolina, etxeko gozogintza, euskal pastela, olioa, ogi barietateak, marmeladak…).





