Almendrako Azoka, larunbatean (Abuztuak, 2)

Abuztuaren 2an, Gasteizko Erdi Aroko Hiriguneak Almendraren Azoka hartuko du, “GasteizOn”-ek antolatua. Produktu postuak egongo dira Hedegile, Pintore, Kutxilleria eta Buruileria Plazan. Azken plaza horretan egongo da, ohi bezala, Arabako Slow Food standa. Oraingo honetan, Arabako hainbat produktu ezagutu eta dastatu ahal izango dira. Postu ezberdinak Hedegile, Pintore, Aiztogile kaleetan eta Buruileria Plazan. #Merkataritza eta #ostalaritza ibilbideak Txoko…

Slow Food Araba-ren jardueren onarpen handia Santiagoko Azokan 

Santiagoko Nekazaritza Azokan, Slow Food Arabak antolatutako jarduera guzti-guztiek oso harrera ona izan zuten unibertsitateko campusera hurbildu zirenen artean. Maite Gonzalezek gidatutako Haurrentzako Tailerretik zerealen inguruko topaketetara. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu ziren guztiei eta, bereziki, parte hartu zuten hizlariei eta erakundeei. Álvaro Yuguero (Hurban Hydroponics), Ramón Roa (Tierra, Papel, Tijera – Bionekazaritza), Joseba…

Zorionak eta eskerrik asko «Bionekazaritza», Slow Food Araba Saria 2025

“Bionekazaritza”-k (Nekazaritza Ekologikoaren Arabako Elkartea) “Slow Food Araba” 2025 “saria jaso zuen Arabako Foru Aldundiak antolatutako Santiagoko Nekazaritza Azokaren aurreko edizioan, “lurraldea, bertako pertsonak eta elikagaien etorkizuna indartzea helburu duten praktika ekologiko eta berritzaileak sustatu eta defendatzeko egindako lanagatik”, gogorarazi zuen Jose Antonio Arberas Slow Food Arabako presidenteak. Saria saski bat izan zen, Arabako ekoizle txiki…